Gizartea -

Koronabirusa

Beste bost euskal zentro balioztatu dituzte PCR frogak egiteko

Neiker, nanoGUNE, Gaiker, bioGUNE eta Tecnalia dira Carlos III Osasun Institutuak balioztatu dituen euskal zentroak.

Laborategiko langile bat PCR testa egiten. Argazkia: EiTB
Laborategiko langile bat PCR testa egiten
Laborategiko langile bat PCR testa egiten. Argazkia: EiTB

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik COVID-19 koronabirusa antzemateko PCR frogak egiteko beste bost ikerketa-zentro izango ditu, Carlos III Osasun Institutuak balioztatu baititu, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez.

Estatuan 30 zentro berri balioztatu ditu institutu honek, guztira 54 direlarik erkidegoen esku jartzen diren laborategiak, froga hauek pertsona bat kutsatuta dagoen ala ez erabiliko dira.

Orain erkidegoak dira, Euskadin Eusko Jaurlaritza, zentro hauei babesa ematen dieten adierazi behar dutenak, frogak pasatzeko laginak eta horien balioztapen prozesuak pasatuz.

Hauek dira Carlos III Osasun Institutuak balioztatutako bost euskal zentroak: Neiker-Ikerketa eta Laborantza Garapenerako Euskal Institutua, nanoGUNE Euskal Herriko nanozientzia ikerketa kooperatiboko zentroa, Gaiker teknologia zentroa, bioGUNE biozientzia zentroa, eta Tecnalia teknologia zentroa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo/eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa