Gizartea -

Koronabirusa

SATSEk baztertutako maskarak erabili zituzten osasun-langileak isolatzea eskatu du

"Bestela, birusaren hedapenean lagunduko lukete, eta gainerako langileentzat, familientzat eta artatutako pertsonentzat arriskutsua izango litzateke", ohartarazi du SATSEk.

Donostiako ospitalea. Argazkia: EFE.
Donostiako ospitalea
Donostiako ospitalea. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Erizainen Sindikatuak Osakidetzari eskatu dio "COVID-19ren aurkako segurtasun-baldintzak ez betetzeagatik baztertutako maskarak erabili dituzten profesional guztiak isolamendu egoeran jartzea".

"Bestela, hedapenean lagunduko lukete, eta gainerako langileentzat, familientzat eta artatutako pertsonentzat arriskutsua izango litzateke", ohartarazi du SATSEk.

Sindikatuak salatu duenez, Osakidetzak profesionalei PCR proba diagnostikoak egiten ari die, baina, Osasun Ministerioak argitaratutako "COVID-19ren aurrean profesional sanitario eta sozio-sanitarioentzat zuzendutako gidak" ezartzen duen bezala, neurri hori ez da nahikoa; izan ere, "arrisku handiko esposizioa izan duen profesional oro pazienteak artatzeko jardueratik kendu" behar dela azpimarratu dute.

Sindikatuaren esanetan, "Osakidetzak profesional horiek kutsatzeko arrisku larrian jarri ditu, maskara horiek ez baitute COVID-19rengatik positibo diren gaixoekin kontaktuan egoteko beharrezko babesa ematen", eta, horregatik, "lanetik baztetu behar dira, eta isolamendu egoeran jarri",  nabarmendu du.

Gainera, SATSEk lanpostu horiek betetzea eskatu du, eta isolamendu egoeran dauden langileen "osasunaren jarraipena egitea, historia medikoan egoera erregistratzea eta mutuari dagokion istripu-partea bidaltzea" galdatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Erizaintza Koronabirusa Maskarak koronabirusa