Gizartea -

Koronabirusa

Ertzain guztiei koronabirusaren testak egiteko agindua eman du Auzitegi Nagusiak

Alabaina, ondoko zehaztapena egin du ebazpenean: koarentenan egon diren agenteei lanera itzuli aurretik egin beharko dizkiete testak; eta gainerakoei, horretarako baliabideak daudenean.

Bi ertzain eta bidaiari bat maskarak jantzita, Bilboko metroan. Argazkia: EFE
Bi ertzain eta bidaiari bat maskarak jantzita, Bilboko metroan.
Bi ertzain eta bidaiari bat maskarak jantzita, Bilboko metroan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzainei CODI-19aren testak egiteko agindua eman dio Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, ErNE sindikatuak aurkeztutako demandaren oinarria aintzat hartuta.

Epaimahaiak, baina, zehaztapen bat egin du: koronabirusagatik –gaitza izan dutelako eta kutsatutako norbaitekin harremanetan egon direlako- koarentenan egon diren agenteei lanera itzuli aurretik egin beharko dizkiete testak; eta gainerakoei, horretarako bitartekoak daudenean.

Ebazpenak azpimarratzen du ertzainek kutsatzeko "arrisku handia" dutela, "herritarrekin harreman zuzena" dutelako. Sarritan kontaktu hori "fisikoa eta behartutakoa" izaten dela eransten du.

Bestalde, testak agente guztiei aldi berean eta berehala egitea eskatu zuen ErNE sindikatuak. Alabaina, epaimahaiak ebatzi du arrisku mailaren arabera egin behar direla, eta ez denak batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera EAEko Justizia Auzitegi Nagusia