Gizartea -
Pandemia
Maskara akastunak erabili zituztenei PCR probak egitea aztertzen ari da Osasunbidea
Ospitaleetan eta lehen mailako arretako zentroetan banatu zituzten, eta dagoeneko gehienak kendu badituzte ere, Osasunbideko langileek erabili dituztela uste dute.
agencias | redacción
Espainiako Osasun Ministerioak bidalitako maskara akastunak erabili dituzten osasun langileei PCR probak egitea aztertzen ari da Osasunbidea, eta gaur sindikatuekin landuko du gaia.
Dagoeneko kendu dituzte osasun zentroetatik edo lan arriskuen prebentzio zerbitzuetatik babes neurri homologatuak ez zituzten Garry Galaxy enpresako maskarak, baina Osasun kontseilaritzak uste du Osasunbideko langile batzuk erabili egin dituztela.
Izan ere, ospitaleetan eta lehen mailako arreta zentroetan banatu zituzten, eta orain zaila da horien jarraipena egitea, eta Espainiako Ministerioaren informazioaren zain daude zehazki non dauden jakiteko. Hori horrela, sindikatuekin hitz egitea erabaki dute langileak identifikatu eta PCR probak egiteko.
FPP2 maskarak kalitatea handikoak direla, baina Garry Galaxyk saldutako sorta batean filtrazioak % 6 eta % 27 artekoak zirela egiaztatu omen dute.
Arazo horrek autonomia askori eragin die, Ingesak egindako dohaintza bat zelako, eta zein erabilera eman zaien zehaztea ezinezkoa egiten zaienez, ahal duten guztia egin nahi dute orain langileak babesteko.