Gizartea -
Koronabirusa COVID-19
Zazpi atxilotu eta 315 salaketa ostiral honetan EAEn, konfinamendua urratzea egotzita
Gainera, Ertzaintzak 166 lagun zigortu ditu, eta Udaltzaingoek, ordea, beste 149 pertsona.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak eta EAEko Udaltzaingoek zazpi lagun atxilotu dituzte ostiral honetan, alarma egoerak ezarritako konfinamendua urratzeagatik. Gainera, beste 315 pertsona salatu dituzte arrazoi bera dela medio.
Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Ertzaintzak 166 lagun zigortu ditu eta Udaltzaingoek, berriz, beste 149 pertsona.
Ertzaintzak 830 pertsona identifikatu eta 1.1.58 ibilgailu atzeman ditu, eta EAEko udaltzainek, ordea, 1.366 pertsona eta 2.517 auto.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea