Gizartea -

KORONABIRUSA

18.500 hildako baino gehiago eragin ditu jada koronabirusak Frantzian

Horietatik 7.203 pertsona adinekoen zentroetan hil dira. Konfinamendu gogorra bukatzen denetik aurrera ere arduratsu jokatzeko eskatu dio Osasun zuzendariak jendarteari.

Koronabirusarekin hildako baten hileta, Parisen. Argazkia: EFE
Koronabirusarekin hildako baten hileta, Parisen.
Koronabirusarekin hildako baten hileta, Parisen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako osasun agintariek ostiral honetan jakinarazi dutenez, 18.681 pertsona hil dira jada koronabirusaren ondorioz, baina zainketa intentsiboetan dauden gaixoen kopuruak behera egiten jarraitzen du bederatzigarren egunez jarraian.

Jerome Salomon Osasun zuzendari nagusiak prentsaurreko batean esan duenez, 11.478 pertsona ospitaleetan hil dira, eta beste 7.203, berriz, zahar egoitzetan. Azken 24 orduetan 761 heriotza erregistratu dira.

Datu baikor gisa, ospitaleratutakoek azken egunetik behera egin dutela zehaztu du (aurreko egunean baino 115 gaixo gutxiago daude). Hala, guztira, 31.190 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta.

Bestalde, Frantziako ospitaleetako zainketa intentsiboetako unitateek beste 243 paziente sartu dituzte azken egunean, eta, beraz, 6.027 dira larri dauden gaixoak (aurreko egunean baino 221 gutxiago).

"Birusaren zirkulazioa maila altuan dago oraindik", ohartarazi du Salomonek, eta berretsi du "frantziarrena dela birusa geldiaraztearen erantzukizuna, hein handi batean, behin konfinamendu gogorra amaitzen denean".

Ildo horretan, bigarren kutsatze olde bat saihesteko biztanleek "botere garrantzitsua" dutela nabarmendu du. "Koronabirusaren lehen olatua frantziar guztiek arindu dute, urruntze fisiko eta sozialerako neurriak errespetatu baitituzte, konfinamendua barne", adierazi du.

Ipar Euskal Herriari dagokionez, ez dago jakiterik biktimen kopuru zehatza, baina Franck Dolosor ETBko kazetariak bere blogean jaso duenez, 18 pertsona hil dira Baionako ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Frantzia Baiona Biarritz Maule Donibane Garazi Hendaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa