Gizartea -

Koronabirusa COVID-19

91 adineko hil dira dagoeneko Gipuzkoako erresidentzietan

Azken orduetan 15 hildako gehiago izan dira, eta beste 20 kutsatu. Guztira, Gipuzkoako egoitzetan bizi diren 301 adineko kutsatu dira koronabirusarekin.

Beste 15 adineko hil dira Gipuzkoako erresidentziatan. Argazkia: EFE
Beste 15 adineko hil dira Gipuzkoako erresidentziatan
Beste 15 adineko hil dira Gipuzkoako erresidentziatan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren ondorioz, 91 adineko hil dira dagoeneko Gipuzkoako erresidentzietan, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Azken orduetan 15 hildako gehiago izan dira, eta beste 20 kutsatu. Guztira, Gipuzkoako egoitzetan bizi diren 301 adineko kutsatu dira koronabirusarekin.

Iturbideko (Arrasate), Berrako (Donostia), Egogaineko (Eibar), San Joseko (Ordizia), Iurramendiko (Tolosa), Santa Anako (Zarautz) eta Otezurikoi (Zumaia) egoitzetan bizi ziren hildako adinekoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Bestalde, 35 pertsona Donostiako Gurutze Gorriko zentrora eraman dituzte, eta beste 36k ospitaleratuta jarraitzen dute.

Azken orduetan beste zentro batean kutsatze kasu berriak atzeman dute, hala nola, Eskoriatzako Jose Arana egoitzan. Sintomarik gabeko bi positibo atzeman dituzte. Ondorioz, Gipuzkoako Aldundiko 65 erresidentzietatik 16tan izan dira koronabirus kasuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Adinekoak gaurko berriak