Gizartea -
KORONABIRUSA
Jarduera berriz hasten duten enpresentzako jardunbide egokien gida
Salvador Illa Osasun ministroak segurtasuna bermatzeko hiru gakoak distantzia soziala, espazio publiko eta pribatuetako higienea, eta eskuak garbitzea direla adierazi du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Osasun Ministerioak, patronalekin eta erakunde sindikalekin elkarlanean, jardunbide egokien gida bat prestatu du, osasun-krisia dela eta Espainiako Gobernuak agindutako nahitaezko etetearen ondoren, apirilaren 13tik aurrera berriro lanean hasten diren enpresentzat.
Salvado Illa Osasun ministroak azaldu duenez, lantokiak "ahalik eta segurtasun handienarekin" prestatuta egotea da helburua, eta segurtasun hori bermatzeko hiru gakoak distantzia soziala, espazio publiko eta pribatuetako higienea, eta eskuak garbitzea direla adierazi du.
Azaldu duenez, ostiral arratsaldetik aurrera zabalduko duten gidak enpresei gogorarazten die beharrezkoa dela zereginak planifikatzea eta langileei gutxienez bi metroko distantzia bermatzea, baita langileen pilaketak saihestea ere.
Era berean, langileen ordutegiak mailakatzeko beharra nabarmendu du, eta enpresek behar dituzten babes ekipamenduak ematekoa.
Garraiobideari dagokionez, ahal den neurrian, urruntze soziala bermatzeko moduko bitartekoetan joatea gomendatu du, oinez, bizikletaz edo ibilgailu partikularretan.