Gizartea -
Koronabirusa COVID-19
68 adineko hil dira dagoeneko Arabako egoitzetan
Igande honetan beste 8 adineko zendu dira, 4 zentro pribatuetan eta beste 4 zentro publikoetan, Arabako Foru Aldundiak jakitera eman duenez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Koronabirusa zuten 68 adineko hil dira jada Arabako egoitzetan, Arabako Foru Aldundiak aditzera eman duenez. Igande honetan, 8 adineko hil dira, 4 zentro pribatuetan eta beste 4 zentro publikoetan.
Hildako 68 adinekoetatik, 44 zentro pribatuetan bizi ziren, 21 Aldundiko zentroetan eta beste 3 udal azpiegituretan. Heriotza gehienak ospitaleetan jazo dira. Kutsatuen kopuruari dagokionez, 308 dira positibo eman dutenak, 5 gehiago.
Arabako egoitzek 32 adineko bidali dituzte ospitaleetara, larri zeudelako, baina gehienak (276 adineko) egoitzetan bertan artatzen ari dira.