Gizartea -

Desagertua

Bilbon martxoaren 14an desagertu zen 38 urteko gizon baten bila dabiltza

Desagertu zenean, bakeroak, jaka berdea eta txano beltza zeramatzan. 1,70eko altuera du, eta 70 kilo pisatzen du.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon martxoaren 14an desagertu zen 38 urteko gizon baten bila dabiltza, VOST Euskadi EAEko Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkarteak Twitterreko bere kontuan ohartarazi duenez.

1,70 metroko altuera eta 70 kiloko pisua du, begi marroiak ditu eta ile beltza. Desagertu zenean, jeansak, jaka berdea eta txano beltza zeramatzan. Azkenengoz, Txurdinaga auzoan ikusi zuten.

Horren berri izanez gero, Ertzaintzari edo 112ra deitzeko eskatu die VOST Euskadik herritarrei, edo Espainiako Gobernuko Desagertuen Zentro Nazionalera jotzeko (www.cndes.es).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Ertzaintza Bizkaiko albisteak EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Txurdinaga gaur