Gizartea -
GENERO INDARKERIA
Aske utzi dute Barakaldon ustez sexu-erasoa egiten saiatzeagatik atxilotutako gizona
Ustezko erasotzaileak arma zuri batekin mehatxu egin zion biktimari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Epaileak aske utzi du igandean Barakaldon ustez sexu-erasoa egiten saiatzeagatik atxilotu zuten gizonezkoa, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gertakaria joan den ostiralean gertatu zen, Barakaldoko Gorostiza auzoan. Ustezko erasotzaileak arma zuri batekin mehatxu egin zion biktimari, Argitan Emakumearen Zentroak adierazi duenez.
Emakumeak salaketa jarri zuen Ertzaintzaren aurrean, eta, gertatutakoa argitzeko ikerketa ireki ondoren, ustez inplikatuta zegoen gizon bat atxilotu zuten igandean. Epailearen aurretik pasatu ostean, aske uzteko agindu du epaileak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea