Gizartea -
Bilbo
Poliziak ohartarazi du mediku-bisitari faltsuak dabiltzala Bilbon ostu nahian
Bilboko Udalaren arabera, dagoeneko kasu bat izan da, baina momentuz ez dute inor atxilotu.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Udaltzaingoak ohartarazi duenez, azken orduetan, pertsona batzuek bisita medikoak egin behar dituztela argudiatuz, etxebizitzetan lapurtzen ari dira.
Bilboko Udalaren aburuz, gutxienez kasu bat izan da Bilbon, baina ez dute inor atxilotu.
Beraz, horrelako egoera bat saihesteko, Udaltzaingoak kontuz ibiltzeko eskatu du, izan ere, bisita medikoak egiten dituztela justifikatuz, lapurtzen ari direlako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea