Gizartea -

Gertakaria

Lau atxilotu Ugaon, pertsona bat suzko arma batekin mehatxatzeagatik

Agenteek lau gazte atxilotu zituzten larunbat gauean, mehatxu delitu bat egotzita. Gizon bat suzko arma batekin eta labanekin mehatxatu zuten, oraindik ez dakite zergatik.

EITB.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek, Arrigorriagako Udaltzaingoaren laguntzarekin, lau gizon (25, 26, 28 eta 36 urtekoak) atxilotu zituzten larunbat gauean, Ugaon (Bizkaia) gizon bat suzko arma batekin eta labanekin mehatxatzeagatik.

Larunbatean, 21:00ak aldera, pertsona batek Ugaotik zihoan Ertzaintzaren patruila bat geldiarazi zuen, eta lau gaztek suzko arma batekin eta labanekin mehatxatu zutela jakinarazi zion.

21:50 aldera, abisua eman zuen pertsonak Ertzaintzari deitu zion, gertakari horietan inplikatutako pertsona bat Ugaoko hilerriaren inguruan atxikita zuela adierazteko. Hilerrira joan ziren agenteek hainbat pertsona aurkitu zituzten gazte bat atxikitzen, eta atxilotu egin zuten aipatutako delitua egotzita.

23:30ean, Arrigorriagako Udaltzaingoaren patruila batek Ertzaintzari jakinarazi zion mehatxuekin lotuta egon zitezkeen hiru gizonekin zegoela herriko taberna batean. Bertara joan ziren agenteek identifikatu egin zituzten, eta emandako deskribapenarekin bat zetozela egiaztatu ondoren, atxilotu egin zituzten.

Ondoren, igande goizeko 05:45 aldera, Arrigorriagako tabernako arduradunak Ertzaintzari deitu zion, gizonezkoen bainugelako zakarrontzi batean arma labur bat, bi telefono mugikor eta gerriko poltsa bat aurkitu zituelako. Arma erasotzaileek gizona mehatxatzeko erabili zutena izan liteke.

Astelehen arratsaldean utzi zituzten guztiak epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Albisteak Ugao Eae-ko udal eta foru hauteskundeak