Gizartea -

2020ko izendapenak

Urrezko Danborra Realeko emakumeek jasoko dutela berretsi egin du Donostiako Udalak

Realeko hockey eta futbol taldeek jasoko dute Urrezko Danborra. Herritar Merezimenduaren Dominak, berriz, Naizen Elkarteak, Why Not Fundazioak, Bikarte Elkarteak, Itziar Mintegik eta Jesus Rubiok.

Realeko emakumeen hockey eta futbol taldeek jasoko dute Urrezko Danborra. Argazkia: Real Sociedad
Realeko emakumeen hockey eta futbol taldeek jasoko dute Urrezko Danborra.
Realeko emakumeen hockey eta futbol taldeek jasoko dute Urrezko Danborra. Argazkia: Real Sociedad

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalbatzak 2020ko Urrezko Danborra eta Herritar Merezimenduaren Dominak jasoko dituzten elkarteak eta norbanakoak berretsi egin ditu. Udal-taldeek aho batez onartu dituzte Urrezko Danborrerako hautagaitza eta Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordearen Hiritar Merezimenduaren Dominetarako proposamenak.

Urrezko Danborra Realeko emakumeen hockey eta futbol taldeek jasoko dute urtarrilaren 19an eta Herritar Merezimenduaren Dominak, berriz, Naizen Elkarteak, Why Not Fundazioak, Bikarte Elkarteak, Itziar Minetegi Martinezek eta Jesus Rubio Raymondek jasoko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola estatuko azken ordukoa Reala Donostiako Danborrada Donostia Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urrezko Danborra 2024