Gizartea -

IKERKETA ABIAN

Guardia Zibilak EAEko hainbat enpresa ikertu ditu negutegi gasak isurtzeagatik

Euren memorietan R134a gasaren zero kilogramo inguru errekuperatu zituztela adierazi zuten, baina atmosferara 76 milioi kilogramo CO2 baino gehiago isuri dituztela detektatu dute.

Autoak desegiteko toki baten artxiboko irudia.
Autoak desegiteko toki baten artxiboko irudia.
Autoak desegiteko toki baten artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko, Kataluniako eta Madrilgo 30 enpresarekin zerikusia duten 68 pertsona ikertzean ari da Guardia Zibila, txatartegi edo autoak txikitzeko hainbat enpresatan ibilgailuen hondakinak behar bezala ez kudeatzeagatik eta negutegi efektua sortzen duten gasak atmosferara isurtzeagatik.

Ibilgailuen aire girotu sistemak auto barruko giroa hozteko zenbait likido erabiltzen ditu, eta likidook, tipologia eta osaeraren arabera, oso kutsagarriak izan daitezke. Auto batek, bere bizitza erabilgarriaren azken orenean, modu txukunean deuseztatu behar diren hainbat kutsagarri eta hondakin arriskutsu ditu pilatuta. Pilatutako hozteko zirkuituetako likidoa gaizki kudeatuz gero, negutegi efektua sortzen duten gasak isurtzen dira atmosferara.

Ikerketa honetan, aipatutako tratamendu zentroetan egiten zituzten operazioak monitorizatu dituzte. Euren memorietan R134a gasaren zero kilogramo inguru errekuperatu zituztela adierazi zuten, baina atmosferara 76 milioi kilogramo CO2 baino gehiago isuri dituztela detektatu dute ikertzaileek. Auto batek 800 milioi kilometro egitekotan botako lukeen kantitatea, alegia.

Ingurumen Fiskaltzak emisio horiekin ingurugiroari eragin dioten kaltea kuantifikatu beharko du orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Larrialdi klimatikoa 2024 Kutsadura gaur