Gizartea -

COP25

Greta Thunberg: 'Ez zenidakete besteei baino kasu gehiago egin behar'

Klimari buruzko goi-bileran "zerbait zehatza" adostea eta kontzientziazioa handitzea espero du ekintzaile suediarrak.

Greta Thunberg, Madrilen. Argazkia: Efe
Greta Thunberg, Madrilen. Argazkia: Efe
Greta Thunberg, Madrilen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greta Thunberg ekintzaile suediarrak esan du "ingurugiro ekintzaile bat besterik ez" dela, "geroz eta gehiago entzuten ari den" eta "handiagoa den mugimendu bateko pieza bat gehiago". Halaber, salatu du mugimendua handiagoa den arren, ez direla iristen "ekintza politikoak".

"Ez zenidakete besteei baino kasu gehiago egin behar", adierazi du Madrilgo La Casa Encendidan egindako ekitaldi batean, Klimaren aldeko Martxan parte hartu aurretik.

16 urteko ekintzailearen bisitak ikusmin handia piztu du, eta ehundik gora kazetari akreditatu dira bere ekitaldia entzuteko eta galderak egiteko.

Thunbergek ostiralero Suediako Parlamentuaren aurrean egindako protestetan oinarritutako Fridays for Future mugimenduak antolatutako prentsaurrekoa beranduago hasi da jendetza zegoelako. Prentsaurrekoan, ekintzaile suediarrak beste ekintzaile batzuk izan ditu aldamenean.

Klimari buruzko goi-bileran "zerbait zehatza" adostea eta kontzientziazioa handitzea espero duela esan du ekintzaile suediarrak.

"Klima aldaketaren inguruan agerikoa da larrialdi egoera, baina orain badirudi jendeak ez duela modu horretan hartzen. Ahal den guztia egingo dugu zerbait zehatza gertatzeko, eta ez dezaten berriro entzungor egin", gaineratu du nerabe suediarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Ekologia azken ordukoa Gazteak gaur COP28 Dubai (Arabiar Emirerri Batuak) Larrialdi klimatikoa 2024