Gizartea -
COP25
Greta Thunberg 'Klimaren Aldeko Gazteekin' batu da Madrilen
Thunbergek Licypriya Kangujam planetaren defentsaren aldeko lanagatik ezaguna den 8 urteko indiar gaztearekin bildu da.
Agentziak | Erredakzioa
Greta Thunberg ekintzaile suediarrak bat egin du ostiral goizean (abenduak 6) "Klimaren aldeko Gazteak" ekimenarekin. Munduko hainbat herrialdetatik etorritako gazteek eserialdi isila egin dute Madrilgo Klimaren Goi Bileran (COP25), larrialdi klimatikoaren aurkako borrokan benetako erantzunik ez dagoela salatzeko. Gainera, Licypriya Kangujam 8 urteko indiar gaztearekin bildu da.
11:15ak aldera, Thunbergek ezustean harrapatu ditu bertaratutakoak; izan ere, 16:30ean ‘Encendida’ Etxean deituta dagoen prentsaurrekora arte ez zuten espero hiriburuko ekitaldietan parte hartuko zuenik. Gazteek COP25eko instalazioen zati bat zeharkatu dute, eta, ondoren, 10:00etatik protestan ari ziren gazteekin bat egin du.
Minutu batzuetako isilunearen ostean, 'Klimaren Aldeko Gazteak' 'Power to the people' abesten hasi dira zirkulu bat osatuz.
Gazteentzat inspirazio iturri
Bertan zeudenekin solasaldi labur bat egin ondoren, Thunbergek COP25 ospatzen den Madrilgo Azokatik (IFEMA) irten eta bideari ekin dio, bere etorrerak bai hedabideetan, bai goi bilerara bertaratutakoen artean, sortu du ikusmina eta hainbat kaos egoera bizi izan dira. Thunbergek segurtasun neurri gogorrekin zeharkatu du COP25a: ibilbide osoan zehar NBEko kontrol polizial batek lagundu dio, kamerak harengana edo ingurura hurbiltzea saihestuz.
Ekintzaile suediarrak 8 urteko neska indiarrarekin topo egin duenean segurtasun neurriak gehiago indartu dira; izan ere, indiar gaztea ere COP25era etorri da, bere herrialdeko agintariei klima-aldaketaren aurkako legeak martxan jartzea lortzeko. Instalazioen zati handi bat zeharkatu dute batera, eta prentsarentzat zuzendutako gela batean bildu dira.
Thunberg 'Klimaren Aldeko Gazteekin' elkartuko zela jakin aurretik, taldekide askoren nahia bete du eta, lurra babestearen aldeko borrokan inspirazioa izan dela azaldu dute. Madrilen 18:00etan egingo den 'Klimaren aldeko Martxan' parte hartuko dute guztiek, eta bertan, gazte suediarra ezagutzeko gogoz zeudela adierazi dute. Lortutakoa itzela dela adierazi dute.