Gizartea -

NAFARROA

Iruñaren eta Kanarien arteko hegaldiak martxan jarri dira 151 bidaiarirekin

Noainera heldu den lehen hegaldia aireportuko suhiltzaileen mangerekin egindako arku batekin jaso dute.

Binter aire-konpainiako hegazkin bat. Irudia: Artxiboa.
Binter aire-konpainiako hegazkin bat
Binter aire-konpainiako hegazkin bat. Irudia: Artxiboa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanaria Uharteen eta Nafarroaren arteko ibilbide zuzen berria Kanaria Handiko 80 bidaiarirekin estreinatu da. Horiek Noainen lur hartu dute eta 71 bidaiarik alderantzizko noranzkoa egin dute.

Binter aire-konpainiaren arabera, gaurtik hasita lau hegaldi izango dira astero bi hirien artean; bi ostiraletan joan-etorriekin eta beste bi igandeetan.

Estreinaldian, hegaldiak “normaltasunez” burutu dira. Gainera, tradizioa jarraituz, Noainera heldu den lehen hegaldia aireportuko suhiltzaileen mangerekin egindako arku batekin jaso dute.

Hegaldiak 13:10etan irtengo dira Iruñeatik ostiraletan eta 15:20an iritsiko dira Kanaria Handira. Igandeetan, aldiz, 14:50ean irtengo dira eta 17:00etan lur hartuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bidaiak Kanariak Noain Iruñea-Noain aireportua