Gizartea -

Parisen

Chivitek jaso du UNESCOk Skolaeri emandako saria

Foru Erkidegoko Gobernuak Nesken eta Emakumeen Heziketaren UNESCO saria jaso du, Parisen, Neskaren Nazioarteko Egunean.

Chivite, saria jaso duenean. Argazkia: EiTB
Chivite, saria jaso duenean. Argazkia: EiTB
Chivitek jaso du UNESCOk Skolaeri emandako saria

0:50

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Skolae: Berdin Bidean - Creciendo en Igualdad" programagatik, UNESCOk Nafarroako Gobernua saritu du arratsalde honetan, Neskaren Nazioarteko Egunean. Foru Erkidegoko Gobernuak 50.000 euroko Nesken eta Emakumeen Heziketaren UNESCO saria jaso du, Parisen, UNESCO Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako Erakundearen egoitzan.

Maria Chivite Nafarroako presidentea bera joan da saria jasotzera. Chivitek saria jasotzeagatik eskerrak ematerakoan azaldu duenez, aurreko legegintzaldian sortutako egitasmo horren helburua "gizarte justuagoa eta parekideagoa lortzea da, haurren eta gazteen hezkuntzatik abiatuta".

UNESCOk, Nazio Batuen Erakundearen Hezkuntzako atalak, Skolaek "kultura, erlijioa, edo sexu nortasun edo joera dena delakoa ere haurrei berdintasunerako eskubide indibiduala gauzatzeko" ematen dizkien tresnak txalotu ditu. Era berean, Skolaek prebentzio lana ere egiten duela azpimarratu du Unescok, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Chivitek gogorarazi duenez, Skolae hezkidetza eta hezkuntza afektibo-sexualeko programa "beharrezkoa da genero-desberdintasuna, indarkeria eta sexu-abusuak eta sexu-transmisioko gaixotasunak murrizten laguntzeko ,nahiz sexu-aniztasunarekiko errespetua eta espazio publikoan emakumeen ikuspena errazteko".

Azkenik, Lehendakariak eskerrak eman dizkio programa sortu duen taldeari, programa abian jartzeagatik, eta hezkuntzako maila ezberdinetan finkatzeko lanean ari den egungo taldeari.

Nesken eta Emakumeen Heziketaren UNESCO saria 2015ean sortu zuen UNESCOREN Gobernu Kontseiluak, Txinak babestuta, eta Garapen Jasangarriaren Helburuak gauzatzeko planaren barnean dago; heziketan eta sexuen arteko berdintasunean du oinarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Umeak azken ordukoa