Gizartea -

Frankismoa

Ascension Mendieta hil da, memoria historikoaren aldeko borrokalaria

Timoteo Mendieta aitaren arrastoak izan ziren Servini epaile argentinarrak zuzendutako kereilaren harira ateratako lehenengoak.

Ascension Mendieta. Argazkia: EITB
Ascension Mendieta. Argazkia: EITB
Ascension Mendieta. Argazkia: EITB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ascension Mendieta hil da gaur. Frankismoaren biktimen alde borrokan aritu izan zen bizitza osoan zehar, eta Servini epaile argentinarraren laguntzaz, desagertuta zegoen aitaren gorpua aurkitzea lortu zuen.

93urterekin hil da Astension Mendieta Ibarra, sortzez Guadalajarakoa bazen ere, guraso biak euskaldunak zituen, Gaztelara lanera joandakoak. Frankismoaren kontrako biktimen alde borrokan pasa zuen bizitza osoa.

1939an, 13 urte zituela, gerra bukatu berritan, aita fusilatu zioten, herriko UGTko presidentea zela argudiatuta.

Aitaren gorpuaren bila pasa zuen bizitzaren zati handi bat. Esaterako, 2013an frankismoko beste hainbat biktimarekin batera Argentinara bidaiatu zuen Servini epailearengana, bere aitarentzat justizia eskatzera.

2017an aurkitu zuten aitaren gorpua hobi komun batean, eta horrek ateak ireki zizkien beste biktima batzuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Gerra Zibileko biktimak