Gizartea -

TALDEKAKO BORTXAKETA BILBON

Emakumeen aurkako erasoen aurrean 'jarrera aktiboa' izatea eskatu du Emakundek

Emakumearen Euskal Erakundeak bat egin du Bilboko taldekako bortxaketa salatzeko deitutako gaitzespen kontzentrazioekin.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, artxiboko irudi batean
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak irmoki gaitzetsi du, bart, Bilbon izandako taldekako bortxaketa eta bere elkartasuna eta babesa adierazi dio biktimari, 18 urteko emakumeari. Gainera, "honelako erasoen aurkako jarrera aktiboa" izatea eskatu die herritar guztiei. 

Emakumearen Euskal Erakundeak bere Twitter kontuan salatu duenez, azken eraso hau ez da "isolatutako kasu bat" emakumeen aurkako indarkeriaren testuinguruan ulertu behar da, "emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena".

Bestalde, bat egiten du bortxaketa salatzeko deitutako gaitzespen kontzentrazioekin.

__________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak haurrak Bilboko albisteak Tratu txarrak gaur Emakunde berriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Matxismoa gaur Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ‘La Manada’ auzia azken ordukoa Sexu erasoak gaur