Gizartea -
Taldekako bortxaketa
Errudunen aurka irmotasuna espero du Bizkaiko Foru Aldundiak
Erakundeak babesa helarazi dio biktimari zein horren senideei, eta aholkularitza eta psikologia zerbitzuak eskaini dizkio.
eitb.eus
Bizkaiko Foru Aldundiak "gaitzespen irmoa" adierazi du gauean gizonezko talde batek 18 urteko emakume baten aurka egindako eraso matxistaren harira.
Erakundeak babesa helarazi dio biktimari zein horren senideei, eta aholkularitza eta psikologia zerbitzuak eskaini dizkio.
Ertzaintzak atxiloketak egin ostean, "Justiziak emakumeen askatasuna eta eskubideak errespetatzen ez dituztenen aurka gogor egitea" espero duela gaineratu du Aldundiak.
Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin du eraso horren aurka deitzen dituzten elkarretaratze guztiekin.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.