Gizartea -
NAFARROA
Osasuna, Fatima Djarra eta Amaia Remirez, aurtengo 'Skolae erreferenteak'
Sari horien helburua beren eginkizunak genero estereotipoetatik urrun garatzen dituzten emakumeen lana aintzatestea da, ikasle nafarrentzat eredu izan daitezen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Amaia Remirez ekoizle eta gidoilari nafarra, Fatima Djarra kultura arteko bitartekariak eta Osasunako emakumezkoen taldeak "Skolae erreferenteak, bideak zabaltzen dituzten emakumeak" aitorpena jaso zuten, bart, Iruñean.
Sari horien helburua beren eginkizunak genero estereotipoetatik urrun garatzen dituzten emakumeen lana aintzatestea da, ikasle nafarrentzat eredu izan daitezen.
Atzo Baluarte jauregian ospatu zen Skolae Jardunaldien baitan, saridunek beren poster bana eta biografia labur bat jaso zuten. Material hori Skolae programan parte hartzen duten ikastetxe guztietan ikusgai egongo da.
Bestalde, San Jorge Haur Hezkuntzako Eskola, Lekunberriko ikastetxe publikoa, Zarrakazteluko Virgen de Oliva ikastetxe publikoa, Txantreako Eunate Institutua eta hezitzaileen ikastetxea saritu dituzte, 2018-2019 ikasturtean izandako jardunbide egokiagatik.