Gizartea -

Martxoak 8

Emakumeek indar erakustaldia egin dute berriro

Greba feministaren baitan Euskal Herriko hiriburuetan antolatu diren manifestazioak jendetsuak izan dira, goizean nahiz arratsaldean.

Dozenaka mila lagun bildu dira Bilboko manifestazioan. Argazkia: EFE
Dozenaka mila lagun bildu dira Bilboko manifestazioan.
Dozenaka mila lagun bildu dira Bilboko manifestazioan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz bezala, 2019ko martxoaren 8an ere, emakumeek Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak eta plazak bete dituzte, indarkeria matxista salatzeko eta askatasuna eta eskubide berdintasuna aldarrikatzeko.

Beltzez eta morez jantzita, adin eta esparru ezberdinetako emakumeak bildu dira mobilizazioetan, bizitzak erdigunean jartzeko eta libre eta beldurrik gabe bizi nahi dutela ozen esateko.

Heteropatriarkatu kapitalista ere salatu dute, soldata arrakala eragiteagatik eta emakumeei beren ibilbide profesionala garatzea galarazteagatik.

Musikarekin eta danbor-hotsek lagunduta, abesten, oihuka eta jai-giroan burutu dituzte manifestazioak. Adin guztietako pertsonak izan dira, amonak, amak eta alabak. Denak batera, denak elkarrekin, emakumearen eskubideak aldarrikatzen.  

Lehendabiziko aldiz, 24 orduko greba deitu dute Emakumearen Nazioarteko Egunean Euskal Herrian. Lanuzteak lantokietan eta ikastetxeetan egin dituzte, baina baita etxean ere, zaintza eta etxeko lanak egiteari uko eginda.  

Grebak, batez ere, Hezkuntzan izan du eragina, sektore feminizatuenetako bat baita. Ikastetxeetan lanuztearen jarraipena % 47koa izan da; eta haurreskoletan, % 66,3koa.

Manifestazioak goizean eta arratsaldean egin dituzte, hiri, herri eta auzoetan. Jendetsuenak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean burututakoak izan dira.

"Gora borroka feminista" izan da gehien errepikatu den leloa, baina indarkeria matxistaren eta erasotzaileen kontrako oihuak ere izan dira. Ildo horretan, gizonek hildako emakumeak oroitu dituzte: "Ez gaude denok, eraildakoak falta dira".

Ikur eta mezu anitz izan dira: "Bakarrik ibili nahi dut, argi eta farolarik gabe"; "Bakarrik, mozkortuta, etxera iritsi nahi dut"; "Nik aukeratzen dut zer jantzi eta norekin biluztu"; "Hainbeste kendu digute, azkenean beldurra ere galduko dugula"; "Libre naiz".  

Manifestaziorik handiena Bilbokoa izan da. 50.000 emakume inguru elkartu dira Bizkaiko hiriburuko arratsaldeko mobilizazioan.

Mugimendu feministak milaka emakume atera ditu Bilboko kaleetara
Mugimendu feministak milaka emakume atera ditu Bilboko kaleetara
Mugimendu feministak milaka emakume atera ditu Bilboko kaleetara

0:48

Gasteizen, Iparralde Gizarte etxetik abiatu eta Andra Mari Zuriaren plazan amaitu da manifestazioa, 'Bizitzak erdigunera' goiburupean. Martxaren buruan emakumeek gidatutako hiru traktore joan dira, eta bidean aurrera egin ahala milaka manifestari batu zaizkie.

Besteak beste, borroka feministaren eta pentsio duinen aldeko oihuak izan dira.

Milaka emakumek Gasteizko kaleak hartu dituzte
Milaka emakumek Gasteizko kaleak hartu dituzte
Milaka emakumek Gasteizko kaleak hartu dituzte

1:12

Donostiako manifestazioa ere jendetsua izan da. Kontxako pasealekua eta hiriguneko kale nagusiak zeharkatu dituzte.  

Martxa hasi aurretik, Euskal Herriko Mugimendu Feministako bozeramaileek behin-behineko balorazioa egin dute. Datu zehatzik eman ez badute ere, greba feministak jarraipen handia izan duela eta mobilizazioak izugarriak izan direla azpimarratu dute.

Mobilizazio jendetsuak izan dira Donostian berdintasuna aldarrikatzeko
Mobilizazio jendetsuak izan dira Donostian berdintasuna aldarrikatzeko
Mobilizazio jendetsuak izan dira Donostian berdintasuna aldarrikatzeko

1:16

Iruñeko manifestazioa ere itzela izan da. Martxa 19:15 inguruan hasi da, Golem zinemen ondotik. Aurrean mugimendu feministaren ikur handi eraman dute eta jarraian 'Bizitzak erdigunean' lelodun pankarta. Gaztelu Plaza emakumez gainezka zegoela amaitu dute mobilizazioa.  

Mugimendu feministak bere aldarrikapenak ozen entzunarazi ditu Iruñean
Mugimendu feministak bere aldarrikapenak ozen entzunarazi ditu Iruñean
Mugimendu feministak bere aldarrikapenak ozen entzunarazi ditu Iruñean

1:09

Ipar Euskal Herriko mobilizazio nagusia Baionan egin dute arratsaldean. Ehunka emakumek hiriburuko kale nagusiak zeharkatu dituzte, errespetua, askatasuna eta berdintasuna aldarrikatzeko.

Errespetua, askatasuna eta berdintasuna aldarrikatu dute Baionan
Errespetua, askatasuna eta berdintasuna aldarrikatu dute Baionan
Errespetua, askatasuna eta berdintasuna aldarrikatu dute Baionan

1:18

Sindikatu, alderdi eta erakundeen babesa

Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioek sindikatuen eta talde politikoen babesa izan dute. Hala, ELA, LAB, CCOO edo UGT sindikatuetako ordezkariak eta EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEko politikariak izan dira manifestazioetan.  

Halaber, euskal erakundeetan jarduera publikoa murriztu egin dute.

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du gizonek ere emakumeen eskubideen alde egin behar dutela eta gaurko eguna horretarako kontzientzia hartzeko baliatu behar dutela.

Bestalde, historian lehendabiziko aldiz, Eusko Legebiltzarrean bertan behera utzi behar dute gaurko saioa, parlamentari nahikorik ez zegoelako; izan ere, EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEko emakume legebiltzarkidek grebarekin bat egin dute, tartean Bakartxo Tejeria Parlamentuko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Indarkeria matxista Grebak Baiona Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Feminismoa Emakumeen Nazioarteko Eguna