Gizartea -

Ordu aldaketaren eztabaida

Ordu aldaketa kentzera deitu du Junckerrek

Erakundeak berak bultzatutako galdeketa baten arabera, bertan parte hartu duten 4,6 milioi europarren % 80 ordu aldaketa kentzearen aldekoak dira. Espainiako Gobernua ere ados dago ekimenarekin.

Erlojuak. Argazkia: Pixabay
Erlojuak. Argazkia: Pixabay
Erlojuak. Argazkia: Pixabay

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak ordu aldaketa kentzeko deia egin die gaur EBko herriei, eurek baitute ordu aldaketaren inguruan erabakia hartzeko eskumena.

"2019ko maiatzean, europarrek ez gaituzte txalotuko urtean bitan ordua aldatzen jarraitzen badugu", esan dun Junckerrek Estatuaren Batasunaz eman duen diskurtsoan.

"Estatuek erabaki behar dute beren herritarrak udako edo neguko ordutegian bizi nahi duten", azaldu du EBko presidenteak. Gaur ekimen ekonomiko, komertzial eta segurtasun zein migrazio ingurukoak aurkeztuko ditu Junckerrek.

Orain gutxi EBko presidenteak iragarri zuenez, herritarren gehiengo zabalak ordu aldaketa kentzea eskatu du gai honi buruz egin den kontsulta publikoan.

Horren harira, Junckerrek azaldu zuen ez duela zentzurik emaitzei kasurik ez egiteak, kontsulta loteslea ez izan arren. Halere, Batzordearen ekimena hasiera besterik ez litzateke izango, prozesuak hainbat fase gehiago pasatu beharko lituzkeelako.

Bestalde, Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak jakinarazi duenez, ordu aldaketa egiteari uzteko ekimenarekin ados dago Sanchezen gobernua.

Batzordeak uztailaren hasieran iragarri zuen egungo udako ordutegiarekin jarraitzea proposatzen zuen kontsulta, Europako Parlamentuak otsailean onartutako ebazpen batekin bat. Ebazpen horren arabera, ez dago proba zientifiko eztabaidaezinik, baina sistema hau kaltegarria dela dioten zantzuak daudela nabarmendu du.

Batzordeak, nolanahi ere, ez du 2001. urtetik dagoen harmonizazioa hautsi nahi, ezta alde bakarretik erabakiaren alde (edo kontra) egiten duten herrialdeak egotea.

Europarren % 84k ordu aldaketa kentzea eskatu dute

Europarren % 84 eta espainiarren % 93 ordu aldaketa kentzearen alde agertu dira egungo udako ordutegiarekin jarraitzea proposatzen zuen galdeketan, Europar Batzordeak (EB) ostiral goizean aurreratu zituen behin-behineko datuen arabera.

EBko kide diren 28 herrialdeetako 4,6 milioi herritarrek hartu dute parte inkestan, eta gehiengo zabalak (% 76) uste du urtean bi aldiz ordua aldatzea esperientzia "txarra" edo "oso txarra" dela.

Besteak beste, osasunean eragin dezakeen ondoeza, zirkulazio-istripuen gorakada edota eguna luzatzeak energia kontsumoa handitzea dakar, ordu aldaketaren kontra dauden herritarren esanetan.

Parte-hartzaile gehien herrialde hauetan izan dute: Alemania (% 3,79), Austria (% 2,94) eta Luxenburgo (% 1,78).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak EB Europa bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Noiz aldatuko dute ordua?