Gizartea -

Okupazioa

Maravillas gaztetxea husteko eskaera baztertzeko esan dio EH Bilduk Gobernuari

Presazko bilkura egitea eskatu du talde abertzaleak, gaia jorratzeko. "Hurrengo orduetan" izango da.

Bakartxo Ruiz eta Adolfo Araiz, EH Bilduren prentsaurrekoan / EFE.
Bakartxo Ruiz eta Adolfo Araiz, EH Bilduren prentsaurrekoan / EFE.
Bakartxo Ruiz eta Adolfo Araiz, EH Bilduren prentsaurrekoan / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduren arabera, Nafarroako Gobernuak egin beharko lukeen "lehenengoa" Maravillas gaztetxea "badaezpada husteko eskaera baztertzea" da. 2017ko irailetik okupatuta dago eraikina.

Bakartxo Ruiz parlamentariak iragarri duenez, EH Bilduk gaia jorratzeko presazko bilkura eskatu dio Exekutiboari. "Hurrengo orduetan" izango da bilera.

Ruiz eraikinaren "balizko hustearen" eta "Nafarroako Gobernuan agintzen duenak hartu duen aldebakarreko erabakiaren aurka" azaldu da. Esan duenez, Gobernuak ez du erabakia Exekutiboa babesten duten "gainontzeko indarrekin hartu, ezta galdetu ere".

Bere ustez, Geroa Bai eta Nafarroako Gobernua "gai honen garrantzi sozial eta politikoaren" jakitun izan behar dira, baita "balizko huste batek" ekarriko lukeenarena ere.

Beraz, "erantzukizuna eta zuhurtasuna" eskatu ditu, eta "heltzen ari den tentsio maila onartezina da", baita "gaztetxe inguruetan, etengabe, polizia egotea ere".

Ruizek "ordena publikoaren arazo bat ekiditea" eta "konponbideak proposatzea" eskatu du, "konponbideak bilatzeko eta hitz egiteko momentua" da eta.

EH Bilduko parlamentariak onartu duenez, "Gobernua babesten dugun indarren artean oso iritzi desberdinak daude" gai honen inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Alde Zaharreko azken ordukoa Gazteak gaur Nafarroako Gobernua berriak