Gizartea -

Irizar taldeak egina

Astelehenean martxan jarriko da Donostiako lehen autobus elektriko artikulatua

Autobusa elektrikoa da % 100ean, 18 metroko luzera du, ez du emisiorik isurtzen eta isila da. 2018ko Urteko Autobusa eta 2018ko Industria Ibilgailu Ekologikoa sariak jaso ditu Espainian.

Ibilgailua Irizar Talde gipuzkoarrak egin du. Argazkia: Donostiako Udala
Ibilgailua Irizar Talde gipuzkoarrak egin du. Argazkia: Donostiako Udala
Ibilgailua Irizar Talde gipuzkoarrak egin du. Argazkia: Donostiako Udala

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian ibiliko den lehen autobus elektriko (% 100ean) artikulatua, Irizar Taldeak egina, datorren astelehenean jarriko da martxan. Ibilgailu ekologikoak Dbus-en 28 linea (Amara-Ospitaleak) egingo du sei hilabetez, eta baldintza errealetan egingo du froga, bidaiariak eramanez.

Ibilgailua asteazkenean aurkeztu dute, Eneko Goia Donostiako alkateak, Igor Gonzalez Dbusen zuzendariak, Jose Manuel Orcasitas Irizar Taldeko zuzendariak eta Markel Olano ahaldun nagusiak. Aurkezpenean nabarmendu dutenez, honen moduko proiektuek "mugikortasun elektrikoaren aitzinean kokatzen dute" hiria eta Gipuzkoa bera.

Iriar ie tram izeneko autobusak 18 metroko luzera dauka, ez du emisiorik isurtzen eta erabat isila da. Gainera, "diseinu berritzailea eta estetika aerodinamiko erakargarria" dauka. Barrualdean, elementuen kokapenari esker, pertsonak erraztasun handiagorekin mugitu ahal dira ibilgailuaren bi aldeen artean (aurrekoa eta atzekoa), argi gehiago sartzen da leihoak handiagoak direlako eta beheko aldean ere leihoak jarri dituzte.

Horrez gain, ibilgailuak sartzeko plataforma teleskopikoa du erdiko atean, bi leku gurpildun aulki edo umeentzako aulkiei erreserbatua, eta hainbat pantaila dauzka barruan, informazioa edota entretenimendua emateko.

Berritasunak

Autobusa Irizar Taldeko teknologiarekin egin dute eta hainbat berritasun ekarri ditu modelo honek. Besteak beste, lau ate ditu aurrealdean, hiru izan beharrean. Lehen atea sartzeko da eta gainerako hirurak irteteko.

Halaber, atzerako ispiluak kendu eta kamerak jarri dituzte. Barrualdean leku handiagoa dago eta eserlekuak beste modu batean kokatu dituzte, led bidez egin dute argiztapena, erdiko gune malgua handiagoa eta argitsuagoa da, USB atakak daude eserleku guztietan eta Ion Litiozko bateriak dauzka.

Orain dela gutxi, 2018ko Urteko Autobusa eta 2018ko Industria Ibilgailu Ekologikoa sariak jaso ditu Espainian.

Karga geldialdietan

Autobusak gauez egingo du baterien karga, baina aukera dauka ibilbidean zehar ere karga egitea, esaterako, Miramongo 28 lineako geltokiaren aurrealdean. Autobusa Miramongo azken geltokira heltzen de bakoitzean, 5-6 minutuko karga egiten dut. Gainera, ibilgailuak pantografoa dauka sabaian, eta kargaren konexioa egiteko, 500kW potentziarekin.

Autobusa martxan jarrita, 120 tona CO2 murriztuko dira eta Donostiako "autobusak elektriko bihurtzeko prozesuan pauso bat gehiago da" eta, gehien bat, 28. linea, Dbus-en erabiliena.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Donostiako Udala albisteak Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lurraldebus Ingurumena Energia berriztagarriak Euskadiko kutsadura gaur Donostiabus azken ordukoa