Gizartea -

Arga ibaian

Gomazko ahateek lasterketa egin dute Iruñean gaitz neurologikoen ikerkuntzaren alde

Ur-goraldiaren ondorioz, igande honetarako aurreikusita zegoen "Estropatada" ekimen solidarioa aldatu behar izan dute. Dena dela, hainbat proba egin dituzte Runako parkean.

Estropatadaren lehenengo edizioa egin dute gaur Iruñean. Argazkia: EiTB
Estropatadaren lehenengo edizioa egin dute gaur Iruñean. Argazkia: EiTB
Estropatadaren lehenengo edizioa egin dute gaur Iruñean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetarako aurreikusita zegoen "Estropatada" ekimen solidarioa aldatu behar izan dute Iruñean, atzoko ekaitzaren ondorioz, Arga ibaiaren ur-goraldia izan baita hainbat puntutan.

Dena dela, hainbat proba egin dituzte Arga ibaian, Runako parkean, alegian. Ibaira bota dituzte, eta lasterketa abiatu da. Dozenaka piraguista izan dira ibilbidean zehar, ahateak gordetzen.

Plastikozko ahate horiek salgai egon dira aurreko asteetan, eta gaitz neurologikoen ikerkuntzarako dirua biltzea izan du helburu.

Iruñean egindako Estropatadaren lehenengo edizioa izan da gaurkoa. Ekimen solidario hori Bilbon jaio zen duela sei urte, eta orain urtero antolatzen du WOP Fundazioak.

Arga ibaiaren eta Runako parkearen inguruan, gainera, zuzeneko musika-emanaldiak, haurrentzako jolasak, gastronomia, sariak eta sorpresak izan dira goiz eguzkitsuan zehar.

WOP Fundazioak Bilboko lasterketarako ahateak erabili dituzte, eta lasterketa amaitzean, guztiak jaso dituzte, ibaia guztiz garbi utzita, ekimenaren antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Iruñea Nafarroako albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Osasun albisteak Estropatada Bilbo