Gizartea -

Giza Eskubideen Batzordea

Laguntza eta 'aitorpena' eskatu dizkio 'lapurtutako ume' batek Eusko Legebiltzarrari

Bere egoera berdinean aurkitzen diren pertsonak guraso biologikoak topatu ahal izateko eta “aitorpena” lortzeko laguntza eskatu dio Cerejidok Gasteizko Ganberari.

Lapurtutakoa
Lapurtutakoa
Lapurtutako umeen lehenengo sententzia aurkeztu dute Legebiltzarrean

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Cerejidoren testigantza entzun du astearte honetan Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak. 'Lapurtutako ume' bezala bizi izan duen “kalbarioa” azaldu du Cerejidok. Bere egoera berdinean aurkitzen diren pertsonak guraso biologikoak topatu ahal izateko eta “aitorpena” lortzeko, Gasteizko Ganberaren laguntza eskatu du emakumeak.

Cerejidok eta Iñigo Sancho haren abokatuak Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean agerraldia egin dute, Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak eskatuta. Guraso biologikoei legez kanpo kendu dizkieten seme-alaben “tragedia erreparatzeko” beharra azpimarratu du Arzuagak.

Seme-alabatasun prozedura zibil baten bidez, Amaia Cerejidoren bigarren abizena Muñoz zela onartu zuen epaitegi batek 2015ean, eta ez Erregistro Zibileko ziurtagirian agertzen zen abizena, Sanchok azaldu duenez. Cerejidok berak salatu duenez, ziurtagiria “faltsua” zen.

Cerejidok jakitera eman duenez, jaio eta handik gutxira, “etsipen” egoera batean bere ama biologikoak senar-emazte batzuen eskuetan utzi zuen 1971ean, baina aldi baterako.

Nabarmendu duenez, bere benetako ama “ahulezia ekonomiko eta sozialean” zegoen, eta etorkizunean berreskuratzeko asmoa zuen, une horretan zituen arazoak atzean utzi ondoren.

 

Amaordeak alaba biologiko bezala erregistratu zuela salatu du Cerejidok

 

Hala ere, amaordeak alaba biologiko bezala erregistratu zuela salatu du Cerejidok; horretarako erditze ziurtagiri faltsu bat entregatu zuen, eta benetako amak ez zuen berreskuratzeko inolako aukerarik izan.

“Legez kanpoko” jokabide “ziztrina” izan zela salatu du Cerejidok. Txikitan gertatutakoaz ohartu ondoren, bizi izan duen sufrimendua eta “gezurrak” azaldu ditu.

Gainera, gertatutakoa argitzeko garaian administrazioaren “mespretxuarekin” eta oztopoekin aurkitu dela kritikatu du ‘lapurtutako umeak’.

Bestalde, “bai, haurtxo lapurtuak” izan direla aitortzeko eskatu dio abokatuak Legebiltzarrari. Ama biologikoak bilatzeko orduan administrazioen babesa izateko, neurriak hartzea eskatu dio Ganberari, hala nola, doako justizia eskubidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ume lapurtuak Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak Gurasoak albisteak Albisteak Gaur