Gizartea -

Manifestazioa

Etxeko langile etorkinek pairatzen duten bazterketa salatu dute Donostian

Parte-hartzaileen aburuz, bazterketa hirukoitza jasaten dute, batetik etorkinak direlako, emakumezkoak gainera eta, azkenik, sektore "prekarizatu" batean lan egiten dutelako.

SOS Arrazakeriak eta 20 bat elkarte sozialek eta sindikatuk deitutako martxa izan da. Argazkia:EiTB
SOS Arrazakeriak eta 20 bat elkarte sozialek eta sindikatuk deitutako martxa izan da. Argazkia:EiTB
SOS Arrazakeriak eta 20 bat elkarte sozialek eta sindikatuk deitutako martxa izan da. Argazkia:EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Arrazakeriak eta 20 bat elkarte sozialek eta sindikatuk deituta, ehunka lagun bildu dira igande honetan Donostiako erdigunean emakumezko etxeko langile etorkinek pairatzen duten bazterkeria salatzeko. Horien aburuz, bazterketa hirukoitza jasaten dute, batetik etorkinak direlako, emakumezkoak, eta bestetik, sektore "prekarizatu" batean lan egiten dutelako.

EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko, Ezker Anitzako eta Equo alderdiko hainbat kide izan dira manifestazioan. 12:30ak pasata abiatu da martxa Gipuzkoa plazatik, eta leku berean amaitu da, Donostiako kale nagusiak zeharkatu ostean.

Jai-giroan egin dituzte aldarrikapenak, "Langileak gara, ez neskameak" lelopean. Gainera, "Inor ez da ilegala", "Etorkinak ez daude soberan, arrazistak baizik", "Zubiak, eta ez harresiak" esaldiak irakur zitezkeen kartelak ere eraman dituzte.

Antolatzaileek salatu dutenez, emakumeek batez ere egin ohi dituzte etxeko lanak eta mendekotasuna duten pertsonak artatzearena, eta horrek "ez dauka inolako aitorpen sozial edo ekonomikorik". Etorkinak diren emakumezkoen kasuan are okerragoa da, batez ere barne-etxeko langileak direnean, "gehienak latinoamerikarrak baitira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Migrazioa Europa Eguneko albisteak Manifestazioak gaur Mundu matxista Feminismoa