Gizartea -
2017ko datuak
4.500 emakumek baino gehiagok indarkeria matxista jasan izana salatu dute Euskadin
Horietatik 52k Ertzaintzaren bizkartzaina dute, jaso ditzaketen erasoetatik babesteko.
Agentziak | Erredakzioa
4.519 emakumek indarkeria matxista jasan izana salatu dute EAEn, 2017an. Horietatik 52k bizkartzaina dute, jaso ditzaketen erasoetatik babesteko.
Ertzaintzak tratu txarren kasuren bat antzemanez gero, txosten informatiko bat egiten du, kasuaren xehetasunak kronologikoki zehazteko: elkarrizketak, salaketak, epailearen aginduak, besteak beste.
Txosten berriren bat egiten denean, Ertzaintzak "babes aktiboa eskaintzen dio biktimari, arriskua edozein izanda ere (oinarrizkoa, ertaina, handia edo berezia)", Segurtasun sailak aditzera eman duenez.
Biktimen babesa
Tratu txarrak salatu dituzten emakume guztiek (iaz baino 167 gehiago) Ertzaintzaren babesen bat jasotzen dute: 2.104 Bizkaian, 1.370 Gipuzkoan eta 1.045 Araban.
Lehenik eta behin, epaitegiko hasierako tramiteak egiterakoan agenteren batek laguntzea eskaintzen diote biktimari; adingabeko seme-alaben bat izanez gero, berriz, gizarte zerbitzuei ematen diote kasuaren berri.
---
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.