Gizartea -

MUGI TXARTELA

Mugi txartela Baionan ere erabili ahal izango da

Ibilbideak banku-txartelekin ordaintzeko aukera ematea aztertzen ari dira ere.

Mugi txartela. Argazkia:mugi.eus
Mugi txartela. Argazkia:mugi.eus
Mugi txartela. Argazkia:mugi.eus

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Mugi txartela Baionako autobusetan ordaintzeko ere erabili ahal izango da “hiru edo lau urteko epean”, eta alderantziz, Europan garraio publiko iraunkorra sustatzen duen E-Mobask proiektuari esker. 1.182.000 euroko diru-laguntza bideratu dute proiektu horretara, eta herrialde mugakideen arteko garraio publikoa eta mugaren alde bietako mugikortasun iraunkorra hobetzea du helburu.

Hiru erakundek hartu dute parte ekimenean: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza, Donostiako hiri garraio publikoa kudeatzen duen DBus enpresa eta Baionako Aglomerazioaren Garraio Sindikatua. Hiru erakunde horiek sortutako partzuergoa POCTEFA 2014-2020 programaren deialdian onartu dute.

Marisol Garmendia Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuko diputatuak azaldu duenez, informazioa “Baiona-Donostia eurohiriko” herritar guztientzat eskuragarri izateko egingo dute. Beraz, garraio publikoari buruzko informazioa gaztelaniaz, frantsesez eta euskaraz azalduko da, eta baita seinaleak ere.

Lurraldeen arteko eraginkortasuna da proiektuaren bigarren ardatza, eta hiru urteko iraupena izango du, 2018ko urtarrilean hasita. Horren harian, Garmendiak nabarmendu du lan egingo dutela hasieran Mugi txartela, eta geroago Gasteizko Bat txartela eta Bizkaiko Barik txartela,

Baionan erabili ahal izateko, eta alderantziz. Hala ere, aitortu du Baionako garraio publikoaren sistema ez dagoela hain aurreratuta.

Gainera, ibilbideak banku-txartelekin ordaintzeko aukera ematea aztertzen ari dira, eta Donostiako 16 eta 45 lineatan probatzen ari dira.

Bestalde, eraginkortasun energetikoa hobetzeko Donostian eta Baionan jarri diren autobus elektrikoei buruzko ikerketa bat egitea aurreikusi dute, eta baita Start-Stop sistema ezartzea ere, ibilgailua geldituta edo semaforo batean dagoenean motorra geldiarazten duen sistema, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gaurko albisteak Gipuzkoa Iparraldea bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Baionako argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Garraio publikoa Dbus