Gizartea -

Maiatzaren 3tik aurrera

Haur transexualei buruzko lehen ikus-entzunezko material didaktikoa, eskura

Chrysallis EH elkarteak zortzi minutuko bideoa egin du ume transexualen errealitatea erakusteko eta gogoeta eragiteko.

'Zakila duten neskak, alua duten mutilak...' bideoaren fotograma bat. Chrysallis EH
'Zakila duten neskak, alua duten mutilak: aniztasunaren adirazpen bat'. Chrysallis EH
Haurren transexualitateari buruzko lehen material didaktikoa

1:27

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi minutu nahikoa dira Eli, Leo, Shaila edo Marcos izeneko lau umeen bizitza ezagutzeko. Zakila duten neskak eta alua duten mutilak dira. Denak zoriontsu bizi dira, euren nortasuna onartuta dutelako. Chrysallis Euskal Herria adingabe transexualen familien elkarteak haurren transexualitatea lantzeko lehen ikus-entzunezko material didaktikoa prestatu du gaia ikasgeletan edo etxean lantzeko.

Bideoa Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten, eta Chrysallisen webgunean egongo da eskuragarri maiatzaren 3tik aurrera, doan deskargatu eta erabiltzeko.

"Zakila duten neskak, alua duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" izeneko ikus-entzunezkoa panpina bikote baten elkarrizketarekin abiatzen da, eta segidan adingabe transexual batzuen bizitzako uneak erakusten ditu.

Chrysallis Euskal Herria elkarteak dei egin die ikastetxeei, liburutegiei eta ludotekei bideoa maiatzaren 17an, Transfobiaren aurkako egunean, eskain dezaten. Elkartearen iritzian, transfobiari aurre egiteko modurik onena "ezagutza zabaltzea eta hausnarketa sortzea da".

Chrysallisen aburuz, materiala "oso erabilgarria" izan daiteke ikasgeletan lantzeko edo familia artean ikusteko. Iaz elkarte honek berak argitaratutako eta zortzi hizkuntzatara itzulitako fitxa didaktikoen osagarria da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 LGTBI+ albisteak