Gizartea -

Gipuzkoa

Abelburu batek pertsona bat hil eta beste bat zauritu du Orion

Gipuzkoako udalerriaren eta Igeldoren artean dagoen Kukuarri inguruan gertatu da ezbeharra.

Kukuarri. Argazkia: eitb.eus
Kukuarri. Argazkia: eitb.eus
Kukuarri. Argazkia: eitb.eus

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abelburu batek pertsona bat hil eta beste bat zauritu du Kukuarri inguruan, Orion (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

18:00ak baino lehentxeago gertatu da ezbeharra, Igeldotik oso gertu dagoen inguruan, animaliak (Ertzaintzak ez du zehaztu behia edo zezena ote zen) bi gizonak aurrean eraman dituenean.

Gizon bat lekuan bertan hil da kolpearen ondorioz, bertaratu diren larrialdi zerbitzuetako sendagileen arabera.

Beste gizona, ordea, zaurituta dago eta Donostia Ospitalera eraman dute, baina ez omen dago larri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Orio berriak Gaurko azken orduko albistea Animalia basatiak Igeldo gaur