Gizartea -

Indarkeria matxista

Gasteizko ama-alabek jasandako erasoa gaitzetsi du Jaurlaritzak

Halaber, elkartasuna helarazi die biei. Ustezko erasotzaileak leihotik behera bota zuen 17 hilabeteko haurra eta, gero, borroka izan zuen haurraren amarekin.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak inolako "aringarririk gabe" gaitzetsi du ama-alabek atzo Gasteizen jasandako erasoa. Gizon batek 17 hilabeteko haurra leihotik behera bota zuen atzo Gasteizen, amak haurrari sexu-abusuak egiten harrapatu zionean. Halaber, Jaurlaritzak ez du kasuari buruzko balorazio gehiagorik egin nahi izan, harik eta, epaitegiek argibide gehiago eman arte.

Gobernu bileraren ostean egindako prentsaurrekoan, Erkoreka "erabat atsekabetuta" agertu da Gasteizen gertatutakoarekin eta, hori dela eta, inolako "aringarririk gabe" gaitzetsi du erasoa. Are gehiago, izugarri sentitzen duela adierazi du.

Jaurlaritzak bat egin du Gasteizko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gaur onartu duen gaitzespen adierazpenarekin. Erkorekak elkartasuna helarazi die ama-alabei eta lehenbailehen sendatzea opatu die.

Erkorekak nabarmendu duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du "Gasteizko epaitegien eskutik" eta sumarioa sekretupean dago. Horrenbestez, eta erasoari lotutako adierazpen gehiago egin aurretik zuhurtziaz jokatzeko beharra azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Eusko Jaurlaritza berriak Delituak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Matxismoa Umeak azken ordukoa Krimenak azken ordukoa