Gizartea -
Gabonetako azoka
'Engraxi', Donostiako San Tomas azokako 329 kiloko txerria
Abenduaren 21erako hiru kilo irabaziko dituela uste du hazi duen abeltzainak, Leitzako Arro baserriko Kristina Saralegik.
EITB.EUS
Gaur aurkeztu dute Donostiako San Tomas azokan erakutsiko den txerrama. Engraxi du izena, eta gaur-gaurkoz 329 kilo ditu, baina abenduaren 21erako hiru kilo irabaziko omen ditu.
Urtero bezala, Leitzako (Nafarroa) Arro baserrian hazi dute, eta Kristina Saralegi abeltzainak haritz ezkurrak eta artoa ematen dizkio.
Abenduaren 21ean ospatuko dute San Tomas Donostian, eta feria honen ikurretako bat da txerria. Engraxi Konstituzio plazan izango dute erakusgai, goizean goizetik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea