Gizartea -

Filipinak

'Batzuetan matxistegiak gara', aita santuak esan duenez

Frantsizkok penagarritzat jo du elizkizunean hain emakume gutxi parte hartu izana eta, ziurtatu duenez, “emakumeek asko dute esateko gaur egungo gizartean”.

Aita Santua
Aita Santua
Frantzisko aita santua: 'Matxistegiak gara batzuetan'

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantsizko Aita santuak emakumea aintzat hartzen ez duen gizarte matxista kritikatu du, Manilako Santo Tomas Unibertsitatean egindako ekitaldian, milaka eta milaka gazteren aurrean.

Frantsizkok penagarritzat jo du elizkizunean hain emakume gutxi parte hartu izana eta, ziurtatu duenez, “emakumeek asko dute esateko gaur egungo gizartean”.

“Batzuetan matxistegiak gara eta ez dugu emakumea aintzat hartzen, baina emakumeak gizonak ikusten duen ez bezala ikusten ditu gauzak”, gaineratu du.

Vatikanoko gotzainaren esanetan, “emakumeak gizonek ulertzen ez dituzten galderak egiteko gai dira”.

Zehatz-mehatz, kalean bizi ohi zen neskato batek egindako galdera izan du mintzagai, alegia, umeek zergatik sufritzen duten galdetu dio.

Erantzunik ez duen galdera bakarra egin du berak, ezin izan ditu hitzak bota, eta malko artean esan ditu”, azaldu duenez.

“Gupida mundutarra”

Gainera, Frantsizko aita santuak “gupida mundutarra” kritikatu du, jendeak “gehienez” “eskua patrikan sartu eta txanpon bat ematen die” behartsuei.

“Bihotzak galdera hori egiteari uzten dionean eta negar egiten duenean, ulertzeko gai izango gara”, esan du aita santuak.

Frantsizkok Filipinetan egindako bisita bukatu du Manilako Rizal parkean egindako elizkizun batekin, animoak zapuztu ez dituen zaparrada handien artean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Aita santua bideoak Biografia Bergoglio Gaurko titularrak Albisteak Mundu matxista Gotzain Biltzarraren albisteak gaur