Gizartea -

Foru parlamentua

Nafarroak C hepatitisaren sendagaia bermatzea eskatu dio Gobernuari

PSN, Bildu, Aralar-NaBai, I-E eta Geroa Bai alderdiek egindako proposamena da, eta UPNren aldeko botoa ere jaso du, puntu batean abstenitu bada ere.

Solvital izeneko sendagaiak finantzazio publikoa izatea eskatzen dute gaixoek. Irudia: EiTB
Solvital izeneko sendagaiak finantzazio publikoa izatea eskatzen dute gaixoek. Irudia: EiTB
Solvital izeneko sendagaiak finantzazio publikoa izatea eskatzen dute gaixoek. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Mahaiak eta Batzordeak adierazpen instituzionala onartu dute, Nafarroako Gobernuari C hepatitisa duten nafarrei sendagaia berma diezaien eskatzeko.

PSN, Bildu, Aralar-NaBai, I-E eta Geroa Bai alderdiek egindako proposamena da, eta UPNren botoa ere jaso du, puntu batean abstenitu bada ere. PPN puntu guztietan abstenitu da.

Gaur onartu dutenaren arabera, “premiazkoa eta erabat beharrezkoa” da C hepatitisaren kontrako txertoaren inguruko protokolo bat zehaztea, sendagaien kostua “tratamendua jasotzeko oztopo izan ez dadin”.

Carlos Garcia Adanero UPNren bozeramailearen iritzian, “tamalgarria da gaia politika egiteko erabiltzea, eta “sendagairen bat behar duen edozein pertsonak jasotzeko oztopo ekonomikorik ez izatearen alde” agertu da.

Gainera, UPNren bozeramaileak kritikatu egin du Osasun alorreko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arduradunek gai horren inguruan agerraldia egin behar duten egun berean egin izana proposamena. “Komeni da lehenengo entzutea” eta, gero, behar beste egiten ez dela baieztatuz gero, adierazpena proposatzea, esan du.

Ana Beltran PPNren bozeramailearen ustez, gai horrekin ez da politikarik egin behar, eta Espainiako Gobernuari “hori lortzea eta horren meritua” aitortu behar zaizkiola nabarmendu du, horren moduko sendagaiak osasun publikoan sartzen “aitzindaria” izan baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPN Albisteak Nafarroako Alderdi Azken albisteak Nafarroa Bai Nafarroa gaur Gaixotasunak argazkiak Aralar Araba Izquierda-Ezkerrari buruzko albisteak Nafarroako Gobernua Osasunari buruzko albisteak Medizinak albisteak EH Bildu Gipuzkoa