Gizartea -

San Joan Jainkoarenaren Ordena

Pascaline moja, Pajaresen lankidea, hil da ebolak jota Liberian

Bestalde, Nigeriatik Madrilera heldu diren bidaiariek arazorik gabe igaro dute Osasun Ministerioak egindako kontrola. Pajares eta Bonoha Bohe egonkor daude.

Erizainak Liberian, ebolak hildako pertsona lagun baten gorpua mugitzen. Efe
Erizainak Liberian, ebolak hildako pertsona lagun baten gorpua mugitzen. Efe
Nigeria larrialdi egoeran dago, ebolaren birusagatik

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chantal Pascaline moja, Miguel Pajares apaizaren lankidea, hil da gaur, larunbata, goizaldean ebola birusak jota, San Joan Jainkoarenaren Ordenak jakinarazi duenez.

Pascaline, kongotarra, Monroviako (Liberia) San Jose Ospitalean hil da, eta William Ekeurm Kamerungo erizainak egindako zaintzak ez du heriotza ekidin.

Erizain hori Georges Combey Ghanako beste misiolaria, Paciencia Melgar ginearra eta Eugene Osei-Wusu zentro horretako administratzailea ere zaintzen ari da. Combey egoera "oso kezkagarrian" dago.

San Joan Jainkoarenaren Ordenak bidalitako oharrean azaldu duenez, mediku talde berezi bat prestatzen ari dira Liberiara bidaltzeko, "Afrika mendebaldean ebola geldiarazi dezagun" kanpainaren baitan.

Nigeriatik heldutako bidaiariak, arazorik ez

Nigeriatik Madrilera 06:00etan heldu diren bidaiariek ez dute arazorik izan Osasun Ministroak prestatutako kontrolean, ebola birusa dela eta, Senegalgo bi umek amigdalitisa zutela jakin ostean alarma piztu bada ere.

Osasun Ministeriorik zabaldu dutenez, Nigeriatik heldutako hegazkinak (Iberiakoa) 140 bidaiari zeramatzan, eta Barajaseko aireportuan lur hartu eta gero, isolatutako gune batera eraman dute, kontrol dorreari bidaiarien artean zeuden bi ume ondoezik zeudela jakinarazi baitzaio.

Lagosetik Espainiara heldu da Iberiako hegazkina; Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko larrialdi egoera ezarri eta gero, ebola kasuak atzemateko protokoloa ezartzen zaion lehenengo hegazkina.

Pajares eta Bonoha Bohe, egonkor

Miguel Pajares apaizak eta Juliana Bonoha Bohe mojak Mardileko Carlos III ospitalean jarraitzen dute, egonkor; beraz, haien osasun egoerak "ez du okerrera egin", medikuek zabaldu dutenez.

Biak abuztuaren 7an heldu ziren Madrilera Monroviatik, hegaldi berezi batean, eta ordutik hona ia ez dute apaizaren osasun egoeraren gaineko informaziorik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Gaixotasunak Ebola gaitza Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Vatikanoko azken ordukoa