Gizartea -
Lasterketa solidarioa
50.000 gomazko ahatek hartu dute Bilboko itsasadarra
Gaur ospatu da bigarren 'Estropatada', gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketarako dirua biltzea helburu duen lasterketa.
Erredakzioa
'Estropatada' lasterketaren bigarren edizioa ospatu da gaur Bilboko itsasadarrean, eta 50.000 gomazko ahatek parte hartu dute bertan. Lasterketa solidario horren helburua gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketarako dirua biltzea da.
Deustuko zubia izan da Walk On Project elkarteak antolatutako lasterketaren abiapuntua, eta 300 boluntario baino gehiago izan dira bertan.
Bost euroren truk erositako ahateek itsasadarra zeharkatu dute Euskalduna zubiraino, Bilboko abesbatzak abesti alaiekin lasterketa girotu duten bitartean.
Berrikuntzak izan dira bigarren edizio honetan, tartean, gomazko ahateak nahieran itxuraldatzeko aukera. Itsas Museoaren aurrean, gainera, ekintza ezberdinak antolatu dira, kontzertuak, puzgarriak eta haurrentzat tailerrak, esaterako.