Gizartea -

Osoko bilkura

Europak argi berdea eman dio plastikozko poltsen debekuari

Europako Parlamentuak hemendik 2019ra bitartean plastikozko poltsen erabilera gutxienez % 80 murriztera behartzen duen arau bat babestu du.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuko osoko bilkurak kide diren Estatuak hemendik 2019ra arte plastikozko poltsen erabilera gutxienez % 80 murriztera behartzen dituen arau bat babestu du.

2010ean, EBko herritar bakoitzak batez beste plastikozko 200 poltsa erabili zituen, horietatik % 90 arinak ziren, berriro erabili ezin daitezkeenak eta kutsagarriagoak.

Zuzentaraua kide diren 28 Gobernuekin negoziatu beharko dute, datorren legealdian.

% 80ko helburu lortzeko, kide diren Estatuek prezioak ezarri beharko dituzte, baita tasen erabilerak edota merkatuan ezartzeko debekuak.

Kide diren Estatuek supermerkatuetan eta beste leku batzuetan plastikozko poltsak doan emateko debekua jartzea nahi dute eurodiputatuek, normalean haragia, arraia edota esne produktuak sartzeko erabili ohi direnak izan ezik. Fruta, berdura edota gozokiak sartzeko erabiltzen direnak 2019tik aurrera birziklatutako paper poltsekin ordezkatu beharko dira.

Urtero, 100.000 milioi poltsa

Urtero gutxi gorabehera plastikozko 100.000 milioi poltsa erabiltzen dira, hau da, europar bakoitzak batez beste 200 poltsa. 2020ean zifra hori 110.000 milioira helduko dela aurreikusi dute. Poltsen % 89 behin bakarrik erabili ohi dira, zabor moduan bukatu baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 Zer ari da gertatzen Europan? Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Ekologia azken ordukoa Larrialdi klimatikoa albisteak Euskal Herriko kutsadura gaur