Gizartea -

Ekarpenak

Subordinatuekin auzitara joateko kostuaz ohartarazi du Kontsumobidek

Elena Unzueta Kontsumobideko zuzendariak azaldu duenez, "ez dago guztiak poztuko dituen irtenbiderik" eta kontsumitzaile bakoitzak erabaki beharko du zein den komeni zaiona.

Foto: EFE
Foto: EFE
Kontsumobidek eta Darpon sailburuak, eurek eginiko lana defendatu dute

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Unzueta Kontsumobideko zuzendariak azaldu du Eroski eta Fagorren ekarpen subordinatuengatik bide judizialera joatearen kostua 3.000 eta 4.000 euro bitartekoa izan daitekeela, 20.000 euroko kapitala inbertitu duenarentzat (hori da kaltetuek batez beste inbertitu dutena).

Jon Darpon Osasun sailburuarekin batera izan da Unzueta Eusko Legebiltzarrean, Fagor eta Eroskiren finantza produktu horrek sortu duen egoera aztertzeko sortutako batzordean.

Eroskik ekarpen subordinatu horien titularrei proposamen bat egin zien: ekarpenetan inbertitutakoaren % 30 galtzea (kita bat egitea), % 55 bonuen truke aldatzea (12 urterako bonuak) eta gainerako % 15a esku-dirutan itzultzea.

Kontsumobideren zuzendariak azaldu du 896 kaltetuk jo dutela Kontsumobidera, eta hiru irtenbide proposatu dizkietela: ekarpenak izaten jarraitzea, bide judizialera jotzea eta aipatutako trukea onartzea.

Kontsumoko Euskal Institutuak bitartekari lana egin du, ezin baitzuten irtenbiderik inposatu. Edonola ere, "ez dago guztiak poztuko dituen irtenbiderik", eta "kontsumitzaile bakoitzak erabaki beharko du zein den komeni zaiona", esan du Unzuetak. Ekarpenak aldatzea eskatzen dutenek ez dutela orain arte kobratu dituzten interesak itzuli beharko eta horrek proposamenak jasotzen duen % 30eko kitapena konpentsatzen duela gaineratu du.

Kontsumobideren zuzendariak adierazi du produktu horiek merkaturatu zituzten erakunde batzuk ekarpenak aldatzean likidezian "hobekuntzak" egiten ari direla, bereziki egoera zailean daudenekin, baina ez du gehiago zehaztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski Fagor albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Kontsumitzaileen eskubideak KontsumoBIDE gaur