Gizartea -

Osasun arloko akordioa

EAEk Errioxari zerbitzu gehiago emango dizkio orain, Darponen hitzetan

Arabako Errioxako gaixoak Logroñon artatzearen truke, Osakidetzak zerbitzu gehiago eskainiko dizkie Errioxako herritarrei, Osasun sailburuak Legebiltzarrean azaldu duenez.

Copago Darpon
Copago Darpon
Copago Darpon

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Errioxako gaixoak Logroñon artatuak izan daitezen EAEk eta Errioxak sinatutako akordio berriarekin Osakidetzak osasun arloko prestazio gehiago eskainiko dizkie Errioxako herritarrei, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Legebiltzarrean adierazi duenez.

Osasun eta Kontsumo Batzordean agerraldia egin du sailburuak, irailean sinatutako akordio horren berri emateko.

2011 bukaeratik Arabako Errioxako gaixoak Logroñon osasun arreta jasotzeko izandako arazoei konponbidea aurkitzea zena akordio horren asmoa. Horri esker, Arabako Erreioxako 11.500 herritar inguruk Logroñon jaso ahalko dute osasun arreta espezializatua. Osakidetzak, bere aldetik, espezializazio maila altuko prestazioak eskainiko dizkiete Errioxako 500 bat herritarri.

Beste lurralde batzuekin akordioak

Darpon sailburuak, bestalde, ez du baztertu inguruko beste lurralde batzuekin ere osasun arloko akordioak lortzea, eta bereziki aipatu du Nafarroa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Arabako Errioxako kuadrilla Logroño azken ordukoa