Gizartea -

WWFren ekimena

Mundu osoan argiak itzali dituzte 'Planetaren Orduan'

Mundu osoan, 1.000 milioi lagun baino gehiagok egin dute bat WWFren ekimenarekin eta, aldaketa klimatikoaren aurka borroka egiteko, 20:30etatik 21:30ak arte argiak itzali dituzte.

2012an Varsovian izandako 'Planetaren Ordua'. Argazkia: EFE
2012an Varsovian izandako 'Planetaren Ordua'. Argazkia: EFE
Munduko eraikin ezagun asko ilunpean geratu dira

0:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian, 100 hiritik gora iluntasunean geratu dira gaur 'Planetaren Orduan', aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko, WWFren ekimenarekin bat eginez. Horrela, 20:30etatik 21:30ak arte argiak itzali dituzte. Aurtengo edizioan, zazpigarrena, eraginkortasun energetikoa lortzeko udaletxeetan neurriak hartzeko eskatu die elkarte ekologistak agintariei.

Planeta ilunduz joan da poliki-poliki 20:30etan hasita. Zeelanda Berriako Chatham Uharteetan lehenengoz, eta mundu osora zabalduz, Txinako Harresi Handiara iritsiz. 2012an 150 herrialdeetako 7.000 hirik eraikin esanguratsuenen argiak itzali zituzten.

Euskal Herria ere ilunduta

Euskal Herian ere, eraikin publiko eta pribatu anitz argirik gabe geratu dira gaur, 'Planetaren Ordua' dela eta. Bilbon esaterako, eraikin esanguratsuenen argiak itzili dituzte, Guggenheim Museoan besteak beste.Halaber, Nafarroako Gobernuak 20:30etatik 21:30ak arte Nafarroako Jauregiaren argiak ere itzali ditu.

Bestalde, Espainia osoan, beste hainbat eraikin ospetsu ere utzi dituzte argirik gabe: Alcalako Atea, Alhambra, Familia Santua, eta, lehen aldiz, Sevillako Giralda dorrea.

Madrilen musika emanaldia izan da ordubete lehenago. Bertan David Guetta izan da giroa berotzen.

Beroketa globala

2007tik egindako ekimen honek herritarrak, gobernuak eta enpresak deitu ohi ditu beroketa globalaren ondorioen inguruan ohartarazteko eta agintariei CO2ko isurien murrizketa eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Nazioarteko albisteak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Ingurumena albisteak Planetaren Ordua Larrialdi klimatikoa