Ekonomia -
Galdeketa
ErNE, Esan eta SIPE sindikatuetako afiliatuen % 72k Ertzaintzaren akordioa babestu dute
Segurtasun Sailarekin hitzartutako akordioa ostiral honetan sinatuko da Ertzaintzaren egoitza nagusian, Erandion, eta ekitaldiaren ondoren prentsaurrekoa emango dute Bingen Zupiria sailburuak eta sindikatu sinatzaileek.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzaren gehiengoa osatzen duten hiru sindikatuen (Erne, Esan eta SIPE) afiliatuek % 72,59ko babesarekin onartu dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin hitzartutako akordio arautzailea, eta, honenbestez, ostiral honetan sinatuko da.
Sindikatu horiek ohar batean jakinarazi dutenez, galdeketaren emaitza, bakoitzaren ordezkaritzari haztatutako emaitzetan oinarrituta, % 72,59 alde eta % 27,41 kontra izan da.
2025-2028 aldirako 125. Mahaiaren Akordio Arautzaile berria, hitzarmen baten baliokidea, ostiral honetan sinatuko dute Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian (Bizkaia), eta ekitaldiaren ondoren prentsaren aurrean agertuko dira Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua eta sindikatu sinatzaileak.
Ertzaintzako beste sindikatuak, Euspelek, eta Ertzainak Gatazkan kolektiboak akordioa errefusatu dute.