Ekonomia -

HEZKUNTZA

Akordioa lortu dute Haurreskolak Partzuergoak eta LAB sindikatuak, langileen baldintzak hobetzeko

Lan-hitzarmena berritzea lortu dute, 16 urteren ondoren. Sinatutako hitzarmenak 2026ko abenduaren 31ra arte iraungo du, eta beste bat sinatu arte egongo da indarrean. LABek eta Steilasek otsailaren 12rako eta 13rako deitutako grebak bertan behera utzi dituzte dagoeneko.

Haurrekolak Partzuergoko langileen protesta, urtarrilaren 29an, Bilbon. Argazkia: EFE
Haurrekolak Partzuergoko langileen protesta, urtarrilaren 29an, Bilbon. Argazkia: EFE

Haurrekolak Partzuergoko langileen protesta, urtarrilaren 29an, Bilbon. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurreskolak Partzuergoak eta LAB sindikatuak (gehiengoa du Haurreskolen Partzuergoan) akordioa lortu dute lan-hitzarmena berritzeko, 16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatu abertzaleak jakinarazi dutenez. LABek eta Steilasek otsailaren 12rako eta 13rako deitutako grebak bertan behera utzi dituzte dagoeneko.

Akordioaren berri emateko zabaldutako oharrean, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua "pozik" agertu da, "bi aldeen arteko elkarrizketak" emaitzak eman dituelako.  "Azken urteotan hobekuntza zehatzak lortu diren arren, une honetan behar-beharrezkoa zen zerbitzu publikoa, unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa indartzearen aldeko apustu sendoa egitea, matrikulak ugaritu baitira", zehaztu du.

Pedrosa: ''Akordio hau aspaldi landutako negoziazioen emaitza da''
Pedrosa: ''Akordio hau aspaldi landutako negoziazioen emaitza da''

Pedrosa: ''Akordio hau aspaldi landutako negoziazioen emaitza da''

0:35

Bere aldetik, LAB sindikatuak nabarmendu du "beste behin borrokak merezi" izan duela. "Azken urteetan hamaika greba eta mobilizazio burutu ostean, azken biak pasa den urtarrilean eta eskola publikoko greba ziklo honen otsaileko bi greba egunen atarian, Eusko Jaurlaritza posturaz aldatzera behartu dugu", adierazi du sindikatuak.

LAB: ''Greba deialdiekin batera Eusko Jaurlaritza mugitu da, eta jarrerak hurbiltzea lortu dugu''
LAB: ''Greba deialdiekin batera Eusko Jaurlaritza mugitu da, eta jarrerak hurbiltzea lortu dugu''

LAB: ''Greba deialdiekin batera Eusko Jaurlaritza mugitu da, eta jarrerak hurbiltzea lortu dugu''

0:59

Steilasek bat egin du greba deialdia bertan behera uztearekin, nahiz eta Haurreskolak Partzuergoarekin hitzartutako baldintzak "nahikoak" ez direla uste duen.

Haurreskolen sektorean hirugarren ordezkaritza handiena duen sindikatuak, ELAk, ez du zehaztu greben deialdiarekin bat egiten duen ala ez, eta prentsaurrekoa emango du astearte honetan Bilboko egoitzan. Hala ere, ohar batean kritikatu duenez, "akordioak ez ditu grebetako edukiak jasotzen". "Haurreskoletako langileak greba eskubiderik gabe utzi dituzte eta gainerako sektoreetako negoziazioak baldintzatu nahi dira", gaineratu du.

Adostutako lan-hitzarmenak 2026ko abenduaren 31ra arteko iraupena izango du eta indarrean jarraituko du berri bat sinatu arte.

Akordioan jasotako puntu nagusiak:

-  Hezitzaileen kasuan, urteko orduen kopurua murriztea, baita haurrei zuzeneko arreta emateko ordu kopurua ere.

-  Kudeaketa pertsonaleko ordainsariak Eusko Jaurlaritzako Administrazio Orokorreko langileen ordainsariekin parekatzea.

-  Hezitzaileentzako jantziak erosteko osagarria hobetzea.

-  Kontziliaziorako baimenak eta eszedentziak hobetzea.

-  Modu partzialean ordaindutako baimen berria hezitzaileentzat (irakasleek dutenaren parekoa)

- Bizitza eta istripu aseguruak handitzea.

- Arrisku psikologikoei eta ergonomikoei buruzko azterketak egitea.

- Sexu-jazarpenari aurre egiteko protokoloa ezartzea.

- Hobekuntzak prestakuntzan: kudeaketako prestakuntza-orduak gehituko dira eta Hezkuntza Sailak antolatutako Prest Gara ikastaroetan parte hartu ahal izango dute.

Etorkizunera begira, Haurreskolak Partzuergoak "plantillak esleitzeko irizpideak negoziatzeko egutegia adostuko du sindikatuekin" eta langileekin batera gaia aztertzeko foro bat irekiko da.

LABek ziurtatu duenez, hezitzaileen lanpostuen zerrendan 64 lanpostu gehiago izango dira, behin-behinekotasun tasa gehienez % 5era mugatzea adostu da eta hurrengo oposizio eredua negoziatu eta adostea, ere bai.

Gaur egun, Haurreskolak Partzuergoko zentroetan 6.508 haur eta 1.800 langile daude. Azken horietatik % 98 hezitzaileak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza berriak ELA albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Grebak gaur Ekonomia 2025 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntzako albisteak 2024 Sindikatuak CCOO albisteak Steilas albisteak