Ekonomia -

Protesta

Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa egin dute milaka lagunek Bilbon

Etxebizitzaren sindikatu sozialistako ordezkari Karla Pisanok salatu du etxebizitzarekin batzuek egiten duten "negozioa" dela arazorik larriena.

Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa
Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarriak Bilboko erdigunea hartu du

0:43

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagun batu dira Bilbon gaur, larunbatarekin, euria "lagun" zutela, etxebizitza eskubidea berma dadila aldarrikatzeko eta horrekin askok egiten duten "negozioaren" amaiera eskatzeko.

Euskal Herriko etxebizitzaren aldeko mugimenduak deitu eta ehunka taldek eta erakundek babestu duten protesta 13:00etan abiatu da Moyuatik. Plaza inguratu ostean, Kale Nagusirantz abiatu da, eta Arriaga parean eman ditu azken urratsak.

Adin guztietako pertsonak izan dira manifestazioan, baina batez ere gazteak. "Ez dago eskubiderik", "Etxebizitza guztiontzat" eta antzeko mezuak zituzten pankartak eta kartelak erakutsi dituzte manifestariek, baita bandera palestinarrak ere.

Etxebizitzaren sindikatu sozialistako ordezkari Karla Pisanok salatu duenez, etxebizitzarekin batzuek egiten duten "negozioa da arazorik larriena".

Komunikabideen aurrean, alderdi politikoak kritikatu ditu, "etxebizitzaren negozioa sustatzeko neurriak" hartzen dituztela iritzita.

Pisanoren ustez, gisa horretako neurriek ez dute arazoa konpontzen. Horren esanetan, irtenbidea litzateke "berehalako neurriak" hartzea, negozio horrek ematen dizkien irabaziak kentzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Etxebizitza