Ekonomia -
MERKATARITZA
Hasi da Euskadi Bono Denda kanpaina: Hau da deskontua lortzeko jakin beharreko guztia
Abenduaren 5era bitartean abian da tokiko merkataritza sustatzea helburu duen Euskadi Bono Denda programaren bosgarren eta azken edizioa.
EITB Media
Euskadi Bono Denda programaren bosgarren eta azken edizioa abian da gaurtik abenduaren 5era bitartean. Aurten, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 3,5 milioi euro bideratuko ditu, iaz baino % 30 gutxiago.
Zer egin behar da deskontua lortzeko?
- EAEn bizi diren 16 urtetik gorako pertsonek 3 deskontu bonu eskuratu eta erabili ahalko dituzte (orain arte, bost ziren) azaroaren 15etik abenduaren 5era bitartean.
- 10 euroko deskontua 30 euroko.
- Guztira, 350.000 bonu jarriko dira herritarren eskura.
- Deskontu hori atxikitako establezimenduan (5.000 inguru) bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe.
- Erosketa batean edo gehiagotan eta atxikitutako establezimendu batean edo gehiagotan trukatu ahalko dira.
Informazio gehiago, Euskadi Bono Denda webgunean.