Ekonomia -

Merkataritza

Azaroaren 15etik abenduaren 5era izango da Euskadi Bono Denda kanpainaren V. edizioa

Aurtengo kanpainak 3,5 milioi euroko partida du. Herritarrek 30 euroko balioa duten produktuak erosi ahalko dituzte denda txikietan, 10 euroko deskontuarekin.

Bonoak azaroaren 15etik abenduaren 5era gastatu ahalko dira. Artxiboko argazkia: EFE
Gizon bat, liburudenda batean.
Bonoak azaroaren 15etik abenduaren 5era gastatu ahalko dira. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko txikizkako merkataritza sustatzeko kanpaina ate joka dugu, alegia, Euskadi Bono Denda programaren bosgarren edizioa. Azaroaren 15ean abiatuko da eta abenduaren 5ean bukatu. Kontsumitzaileek 10 euroko deskontua izango dute 30 euroko erosketako. 16 urtetik gorakoek gehienez hiru bono erabili ahalko dituzte (orain arte, bost ziren). 

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo Sailak gaur, asteazkenarekin, kaleratu du aurtengo deialdia. 3,5 milioi euro bideratuko dituzte, iaz baino % 30 gutxiago. 

Ekimenean parte hartu nahi duten dendariek bihartik, urriaren 24tik, izango dute izena emateko aukera (bi aste izango dituzte horretarako). Iaz 5.000 establezimendu baino gehiagok hartu zuten parte, inoizko kopururik handiena. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza