Ekonomia -
EUSTAT
EAEko BPGa % 4 eta enplegua % 0,3 hazi dira EAEn, 2024ko hirugarren hiruhilekoan
Eustaten azken txostenaren arabera, bereziki, zerbitzuen sektorean izandako bilakaeran oinarritzen da hazkundea.
EITB MEDIA
Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,4 igo da 2024ko hirugarren hiruhilekoan, eta enpleguak % 0,3 egin du gora epe horretan, aurreko hiruhilekoak utzitako datuekin alderatuta.
Eustatek egindako Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen Kontuaren aurrerapen txostenean argitaratu dituzte datuok, goizean zabaldutako ohar betan. Bertan zehazten denez, BPGaren urte arteko tasa % 1,6 hazi da, eta, bereziki, zerbitzuen sektorearen bilakaeran oinarritzen da igoera hori.
Enplegu tasaren urtebeteko datuak ere % 1,6 egin du gora.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea